|
Hamar urteko ibilbide musikala bete berri du Idi Bihotz taldeak eta ospatzeko kolaborazioz beteriko zuzenekoa grabatu du. Kantak diskoan jasotzeaz gain, kontzertuetako irudiekin DVDA osatu du boskoteak. Bertan, Su Ta Garreko Aitor Goroxabel, Latzeneko Aitor Uriarte, Hamleteko Molly eta The Kelly Familyko Jon Kellyk parte hartu dute.
"Amets merkatua", "Zuhaitzek negar egiten", "Egiaren itzala", "Bidea zuregana" eta "Amalur" kantak izango dira entzungai, besteak beste, Maider Segurolak "Egaztea"n aurkeztuko duen saio berezian, 09:05ean eta 17:10ean |
|
|