Denbora falta medio, Finlandiako Finnvox estudio entzutetsuetan (Stratovarius, Edguy...) ezin izan zutenez masterizatu, Elkar-eko estudioetan egin zuten. Hala ere, hurrengo diskoa bertan nahastu eta masterizatzeko data aldez aurretik lotua dute jada, zezenak harrapatu ez ditzan! Azala eta barruko liburuxka Juanma Aramendik diseinatu zituen berriro ere. Halaber, diskoari erantsitako CD-ROM pista batean hitzen gaztelaniazko, ingelesezko eta frantsesezko itzulpenez gain, grabazioari buruzko argazkiak ere sartu zituzten.