Bien bitartean, Idi Bihotz estudioko laugarren lana prestatzen hasi zen. “Amaigabe Berria” grabatzeko, 2002ko urriaren 16an Andoaingo Garate estudioetan sartu ziren, Haritz Harreguy ekoizle zutela.
“ Infinitum est”, “Argilunak” edota “Koralezko armada” abestien trash kutsuko doinuak melodiaz jantzi ziren German Flyin'-en teklatuei esker.
“ Aitite” Pedrok ere punteoa sartu zuen baladan. Gainera, Mari Solinisek introan egindako konponketa azpimarratu behar da.