Zaharberritze aro hartan hainbat abesti berri egin zituzten, “Marierrauskin”, “Gernika” eta “Amalur”, besteak beste. Zuzenean ere jotzen zituzten, kontzertuak apurtxo bat luzatzearren.
Uztailaren 24ean Mikel Bilbao “Mikelo” ezagutu zuten Ipazterren. Denbora gutxian taldearen zuzeneko teknikari gisa hasi zen.
Hil hartantxe Ahoztar Larrea THE TRASTEN TRASTE taldeko bateria-jotzaileak Albaro aurkeztu zien. Basauritar hark INSIDIA taldea utzi zuen ziztu bizian Idi Bihotzen buru belarri sartzeko.