Hura abiadura! Konturatu orduko, diskoa kalean! Kontzertuetan dena eman behar zutela eta, entsegutan hasi ziren buru-belarri lokalean sartuta. Une hartan Josuk atsedena hartzea erabaki zuen , lana zela eta ezin baitzion taldearen erritmoari jarraitu.

HIRU BELTZ getxotar taldeko Pino bateriaren atzean eserita zegoela, Euskal Eskola Publikoaren jaialdian jo zuten Etxebarria parkean, 1998ko martxoaren 29an, Mikelen urtebetetze egunean hain zuzen ere. Pinok bost kontzertutan jo zuen taldean eman zuen hilabete hartan, azterketak zirela eta utzi behar izan zuen arte. Julen Gil Errekaldeko SUBLIMINAL taldeko bateria jotzaile gizonplaza eta txin-txin hotsaren zaleak diru truk laguntzea erabaki zuen. Azkenean, Josuk taldea behin betiko utzi zuenez gero, Julenek ez zuen dudarik egin taldearekin hartutako konpromisoa behin-behinean luzatzeko, harik eta Josuren ordezkoa aurkitu arte, hezur guztiak hautsiko ote zizkioten beldurrez... Mutil eskuzabal honek Etxebarrin jo zuen estreinekoz 1998ko maiatzaren 22an.