Aitzitik, esan nahi zutena adierazteko arazoak zituzten, oraindik jaio berriak baitziren euskararen mundura. Hortaz, Juanjo Gascón lagunari hitzak idazteko proposamena egin zioten eta hark gogoz hartu zuen.
Gauzak ondo zihoazkiela eta, material berria erosi eta beste lokal baten bila hasi ziren. HAGGISH taldeko lagunei esker Jose Mª Eskuza kalean topatu egin zuten. Bertan sortu ziren hainbat kantu berri, “Tiberio”, “Maitasun ezinegina” eta “Euskaldunberri”, besteak beste; azken hau Ibilaldiarako kantu lehiaketan aurkezteko asmoz egin zuten.
Abesti askotxo besapean zekarzkitela, oholtzara egin zuten salto...; hobeto esanda taulara, egur batzuen gainean jo baitzuten lagun batek utzitako lantegian. Basurtuko jartolariak, Broco´s placetarrak, errerreak..., bertan egon ziren lagun eta adiskide guztiak. Hain giro goxoan zer gehiago eskatu zitekeen? Ba... barra librea!!! Emanaldiak bi ordu inguru iraun zuen 1997ko urtarrilaren 25 egun gogoangarri hartan Sondikan.